165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Planaren aldaketa egituratzailea 1. poligonoko 321.,
474. eta 500. lurzatietan

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 28ko 138E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Doneztebeko Udal Planaren aldaketa egituratzailea egiteko espedientea, Alfredo Zugarramurdi Zozayak sustatua. Aldaketak Doneztebeko 1. poligonoko 321., 474. eta 500. lurzatiei eragiten die. 2019ko 148. Nafarroako Aldizkaria Ofizialean, uztailaren 31n, argitaratu zen erabakia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, dagokion hirigintza araudia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2019ko uztailaren 31n.–Jarduneko alkatea, Leire Ortuoste García.

Eranskina

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910340