165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

2019 apirilaren 2an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, hasiera batean onetsi zen hirigintza hitzarmena, Doneztebeko 2. poligonoko 38. lurzatirako hiri-jarduketarako plan bereziaren ondoriozko zuzkidura-jarduketaren handitzeari dagokion aprobetxamenduaren %10aren lagapenaren ordezko diruzko ordainketaren kudeaketarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2019ko uztailaren 25ean.–Jarduneko alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L1910251