165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, eta 2019ko ekainaren 21eko ebazpenean Alkatetza honek egin izendapenen ildotik, kanpoan naizen bitartean, xedatu dut 2019ko abuztuaren 1etik 10era, biak barne, lehen alkateorde Javier Ochoa Redínek bere gain hartuko ditu alkatearen eginkizunak; hori guztia Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoari buruzko Antolaketa Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan beteko da, eginkizunak berriz ere neure gain hartuko baditut ere joan-etorrian ibiliz gero edo garaia baino lehen itzuliz gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2019ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1910246