165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa, Intxaustia karrikako 2an.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2019ko abuztuaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Intxaustia karrikako 2ko jabeen erkidegoak sustatutako xehetasun-azterketa, Burlatako katastroko 2. poligonoko 43. lurzatian (lehen aipatu karrika eta zenbaki beretan). Haren xedea da lerrokadurak aldatzea eta eraikinaren barruan patioa sortzea, igogailua ipiniz sarbidea errazteko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Burlatan, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910884