165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa, Narbarteko 1. poligonoko 30. lurzatian. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, Alkatetzaren 2019ko martxoaren 29ko 8/07 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Narbarteko 1. poligonoko 30. lurzatiko gehieneko barne lerrokadurak aldatzea, Iván López Clementek sustatua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Era berean, udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Bertizaranan, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1910433