165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko akta egiteko, Bosquecillo kaleko 4. atariko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat etorriz

Beriaingo Udalak, 2019ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran erabakita (eta urte bereko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 28an), behin betiko onetsi zuen “Beriaingo Bosquecillo kaleko 4. atariko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”, baita desjabetzeagatik ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere, plan berezi horrek ezarritakoarekin bat etorriz.

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 12an hartutako erabakiaren bidez adierazi zen “Beriaingo Bosquecillo kaleko 4. atariko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” (2019ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 27an) burutzeko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko.

Horrenbestez, Beriaingo Udalak, Alkatetzaren uztailaren 29ko 156/2019 Ebazpenaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan adierazitakoarekin bat, ebatzi du deitzea desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeei eta titularrei okupatu aurreko aktak egiteko, norbanako zedulatan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere. Agertu beharko dute ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan, ezertan ukatu gabe finkara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:

Tokia: Beriaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoa-Udaletxearen Plaza, z.g. Beriain (Nafarroa).

Eguna: 2019ko irailaren 23a.

Ordua: 12:00etan.

Iragarki honek, indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, identifikatu ezin izan diren interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei jakinarazteko balio du.

Ukitutakoak edo horien ahaldunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten agiriak ere, eta perituak eta notarioa eraman ditzakete, baina norberak ordainduta.

Interesdunek beren eskura izanen dute espedientea, Beriaingo Udalaren bulegoetan, Udaletxearen Plazan (z.g.).

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) atalean eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean argitaratzen diren bi egunkaritan eta Udaleko iragarki-taulan, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Beriainen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Oscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1910273