165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1003. eta 1006. lurzatietan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, 2018ko martxoaren 21ekoa, Víctor Esparza Lafuente arkitektoak egina. Planak Artaxoako 1. poligonoko 1003. eta 1006. lurzatiei eragiten die, Jerusalen kaleko 50. eta 56. Zenbakiak, hain zuzen.

Horretarako, Artaxoako Udalaren Hiri planaren baldintzak aldatzen dira jarduera-eremurako, eta jarraian xedatzen den moduan geratzen da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910339