165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa. Borondatez ordaintzeko epea

Jakinarazten da, orok jakin dezan, lur-ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2019ko abuztuaren 31n bukatuko dela. Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Arroizko Udalaren kontuetan ordainduko dira, epe horretan, herrian dauden banketxeetan. Helbideratutako ordainagiria nori bere kontu korrontean kargatuko zaio, 2019ko abuztuaren 31n.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguak gehituta eta aldez aurretik adierazi gabe.

Arroitzen, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1910234