165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

"Saso de Pedriz - 3’’ meatze-proiektua, legarrak ateratzeko. Jendaurrean jartzea

Goian aipatu proiektua jendaurrean jartzen da, baita ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lehengoratze plana ere. Hori guztia zenbait arau aplikatuz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, erauzketa industrien hondakinak kudeatu eta meategiko jarduerek eragindako gunea babestu eta lehengoratzekoa, eta 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa).

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jai egunak ez dira kontuan hartuko), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek alegazioak aurkez ditzakete; ahal bada, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunerako Zerbitzuari igorrita.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera-saso-pedriz-3-ablitas.

Ablitasen, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1910463