165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA Errege Bardeako abelbideen sailkapen eta mugaketa proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu mugarteko abelbideen sailkapen eta mugaketan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 307/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 2koan), onetsi zen hasiera ematea Errege Bardeako abelbideen sailkapen eta mugaketa proiektuaren espedienteari. Gero, mugarteko dokumentu funts bat bildu eta landa-lanak egin ziren.

Bigarrena.–Errege Bardeako abelbideen sailkapen eta mugaketa proposamena jendaurrean egonen da hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen honen laburpena kontsultatu daiteke ohar honi atxikitako aktan, zeinak jendaurreko epealdiaren hasiera onetsi baitzuen. Eta iragarki honen eranskinetan kontsultatu daiteke abelbide horien trazaduraren kartografia xehea.

Hirugarrena.–Epe horretan, Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen egoitzan kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 5ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1910472