165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

274E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen dituena.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 1052E/2018 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan arituko diren Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Foru agindu hori 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 11n emandako 338E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan arituko diren Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak esleitzea jarraian aipatzen diren izangaiei, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–O-NOZko lekualdatzea:

  • Lameiro Couso, Francisco Javierri 67590 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1910490