165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

273E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen dituena.

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 11n emandako 6E/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Foru agindu hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 29an emandako 1102E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu hutsak esleitzea jarraian aipatzen diren izangaiei, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–O-NOZko lekualdatzea:

  • Esparza Díaz, Blancari 65507 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • López Barrena, María Eugeniari 70931 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Azparren Uriz, María Elenari 70967 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • García Martín, Sergiori 67689 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Molina Fernández, Sandrari 70968 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Goizueta Abuin, Gemari 70846 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Gómez Sola, Ainarari 63514 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.

–Lekualdatze nazionala:

  • Martínez Hermoso-Mendoza, Sagrariori 71291 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Dicastillo Senosiain, María Cruzi 71292 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1910489