164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Arroizko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Alkate udalburuarentzat dedikazio partzialeko araubidea ezartzen da. %50eko lanaldia izanen du, eta 11.312,88 euro gordin jasoko ditu, urtean, hamabi hilekotan banatuta, gehi Gizarte Segurantzari dagozkion enpresa-kuotak.

2. Zinegotziek ordainsaria jasoko dute osoko bilkuretara joateagatik, 87,32 euro gordin bilkura bakoitzeko.

3. Alkatearen eta zinegotzien bilkura-sariek 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Arroitzen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1910282