164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdi murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko D mailako lanpostu bat, E mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Apirilaren 3ko 419/2019 Dekretuaren bidez onetsi zen deialdi murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko D mailako lanpostu bat, E mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe. Deialdia 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, eta haren 4.3 oinarriak xedatuari jarraikiz.

Ikusirik Alkatetzak ekainaren 13an eman 653/2019 Dekretua (2019ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 9koan argitaratua), zeinaren bidez onetsi baitzen aipatu oposizioko izangaien behin-behineko zerrenda.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Vianako Udalak zerbitzu anitzetako enplegatua izateko D mailako lanpostu bat, E mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe delako deialdi murrizturako ezarritako baldintza-agiriaren 4.3 oinarriarekin bat, ebazten dut:

1.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, I. eranskinean ageri dena.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila agintzea, eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua finkatzea:

Tokia: Vianako Udaletxea, 2. solairua.

Eguna: 2019ko irailaren 4a.

Ordua: goizeko 9:00ak.

Vianan, 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

I. ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen zerrenda

Onartuen zerrenda:

NARVARTE CRESPO, JESÚS ÁNGEL

Baztertuen zerrenda: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1910233