164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eta kontseilarien ordainsariak
eta dedikazio araubidea

Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko abuztuaren 1ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Urtean, hamabost mila euro gordineko (15.000,00 euro) ordain ekonomikoa ezartzea Mankomunitateko buruarentzat, 14 ordainketatan jasoko duena. Dedikazio partzialeko araubidean arituko da alkatea, eta aipatu kopurua lanaldi arruntaren balioaren %20 da, gutxi gora behera. Urtean behin eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioentzat ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz. Alta emanen da Gizarte Segurantzan, eta Moncayoko Ur Mankomunitateak ordainduko du enpresa-kuotaren kotizazioa, zeinak 2019ko uztailaren 1etik aurrera izanen dituen ondorioak.

2. Berrehun euroko (200,00 euro) ordain ekonomikoa ezartzea kontseilarientzat, Zuzendaritza Kontseiluaren, Kontuen Batzorde Bereziaren, Kontratazio mahaien eta Mankomunitatearen izenean joaten diren beste zeinahi organoren bilkura bakoitzean parte hartzegatik, erakunde horrek ordaindu ezean.

Zenbateko hori urtean behin eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioentzat ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz.

3. Mankomunitateko kontseilari gisa egin beharreko joan-etorri ofizialetarako beren ibilgailua erabiltzen duten kontseilari guztiei honako hau aplikatuko zaie: Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat modu orokorrean aipatu zioengatik ezartzen duen kilometroko ordaina.

4. Kalte-ordainei dagokienez, Mankomunitatearen Erregelamendu Organikoaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zenbateko horiek 2019ko uztailaren 1etik aurrera jasotzen ahalko dira, baldin eta aurrekontuan kontsignazio nahikoa badago. Horretarako, dagokion aurrekontuko aldaketa onetsiko da, hala dagokionean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2019ko abuztuaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jesús María Rodríguez Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1910387