164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUENIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

Buruaren eta batzarkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko uztailaren 25ean egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKITZEN DA:

1. Ezartzea Mankomunitateko buruaren kargua 5 ordu/asteko dedikazio partzialean gauzatuko dela; karguan aritzeagatiko ordainsaria 6.000 euro gordinekoa izanen da urtean (12 pagatan banatua). Halaber, agintzea Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak bere gain hartuko dituela dagozkion enpresa kuotak.

2. Onestea dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten batzarkideei Mankomunitateko Batzarraren bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko bilkura-sariak onestea, batzarburuak egin proposamenaren arabera: 70 euro/saioa.

3. Udalbatzako kideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

4. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ur Mankomunitateko Batzarra osatzen duten udalen iragarki-tauletan argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2019ko uztailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ochoa Redín.

Iragarkiaren kodea: L1910281