164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Informazio publikoa, herri-lurrak okupatzeko baimenarena

Esako Udalak, 2019ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen herri-lurretako 2-653 lurzatiaren zati baten okupazioa eta “Esako arrain-haztegia edateko urez hornitzeko proiektua”-ren lurpeko obraren baldintza-agiria, azkenengoa Caviar Pirinea enpresak burutua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Esan, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1910394