164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Udalkideen ordainsariak

Ukarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran:

1. Ez erabakitzea edo ezartzea inolako ordainsaririk karguan aritzeagatik.

2. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatzea, osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik 220,00 euro ezarrita; zenbateko horiek ordainduko dira, aurrekontuaren partida amaitu arte.

3. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izanen dira.

4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Ukarren, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L1910230