164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Udalkideen ordainsariak

Tirapuko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ez hitzartzea edo ezartzea inolako ordainsaririk kargua betetzeagatik.

2. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik honako diru-kopuru hau ezartzea: 368,00 euro osoko bilkura edo informazio batzordeko bilkura bakoitzeko. Kopuru hori ordainduko da aurrekontuaren dagokion partida amaitu arte.

3. Zinegotziek kargua betetzean izandako eta behar bezala justifikatutako gastuengatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat hitzartuta dauden berberak izatea.

4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezarritakoa betez, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak xedatutakoa betez, dagozkion ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan.

Tirapun, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1910229