164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 199. lurzatian.
Hasierako onespena

Abuztuaren 5eko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 1. poligonoko 199. lurzatiko xehetasun-azterketa, Javier Zamorak eta Rocío Buenok sustatua. Haren xedea barneko lerrokadurak aldatzea da, eraikitako ataripea erregulatu eta lurzatia ixteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1910437