164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Udalkideen ordainsariak

Udal honek, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, jarraian aipatzen diren karguen ordainsariak ezartzea erabaki zuen, euren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo dietak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalentzat konpentsazioa emateko abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legean xedatuak behar diren ondorioak izan ditzan:

Zinegotziak: Udalak 100 euro gordin ordainduko ditu bilkura bakoitzean parte hartzegatik.

Sorladan, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1910313