164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa Udal Plan Orokorreko hirigintza-antolamendu egituratzailean, S12-S14 sektoreetan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabakia hartu zuen. Hona hemen, hitzez hitz eta osorik, haren xedapenak:

“Lehena.–Hasiera batez onestea, San Adriango Udal plan orokorraren determinazio egituratzaileen aldaketa. Laser Ebro SLk sustatu du aldaketa hori, San Adriango Udal plan orokorreko hirigintzaren aldaketa egituratzailea S12, S13 eta S14 sektoreetan xede duena, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak aurkeztutako proiektuaren arabera.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, hasierako onespenaren erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan plazaratuz eta udal iragarki-taulan esekiz.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta Udalaren kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–200 euroko tasa onestea ekimen partikularreko planeamedurako tresnak tramitatzeagatik, eta adieraztea tasa hori eta aldaketa honek dakartzan argitaratze-gastu guztiak sustatzailearen kontura izanen direla.

5.–Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa-zenbakia atxikiko zaio”.

San Adrianen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1909669