164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Hiri-lurren balioaren gaineko zergaren karga-tasak eta koefizienteak, 2018an eta 2019an. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak eta koefizienteak, 2018rako eta 2019rako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erronkarin, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1910395