164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Udalkideen ordainsariak

Ribaforadako Udalak, 2019ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapenak:

“Lehenbizikoa.–Dedikazio esklusiborik edo partzialik ez daukaten Udaleko zinegotzi guztientzat honako zenbateko gordin hau ezartzea, jarraian aipatzen diren kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik:

–Udalaren honako kide anitzeko organo hauen bilkuretara joateagatik:

  • Udalbatzako osoko bilkuretara: 80 euro.
  • Tokiko Gobernu Batzarreko bilkuretara: 80 euro.
  • Informazio batzorde iraunkorren, kontratazio-mahaien eta udal honetako Eledunen Batzordearen bilkuretara: 35 euro.

–Udalarenak ez izanik udal ordezkaritza daukaten kide anitzeko organoen bilkuretara, baldin eta egiaztatzen bada ez dietela dietarik ordaintzen joaten diren kideei: 35 euro.

Bigarrena.–Erabaki honek 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta dagokion zenbatekoa hiru hilean behin ordainduko da. Bilkuretara joategatik erabaki honen lehenbiziko puntuan ezarri urteko muga honako hau izanen da, gehienez:

–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak diren udalkideentzat, 4.000 euro.

–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak ez diren udalkideentzat, 2.000 euro.

2019ko bigarren seihilekorako urteko muga arestian aipatu zenbatekoaren erdia izanen da, gehienez.

Hirugarrena.–Aditzera ematen da lehenbiziko puntuan ezarritako zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Zergari dagozkion atxikipenak izanen dituela, eta aipatu dietak jaso ahal izateko behar besteko kontsignazioa beharko dela aurrekontuan.

Laugarrena.–Erabaki hau udaleko kontu-hartzailetzara helaraztea, honako agindu honekin: urte bakoitzeko maiatzaren aurretik eskatu beharko da abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera dagokion dirulaguntza edo, hala badagokio, hura ordezkatzen duena. 2018 eta 2019rako Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan duten Parte hartzeko Funtsaren zenbatekoa zein den eta nola banatuko den ezartzen du aipatu legeak.

Bosgarrena.–Erabaki honi buruzko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Ribaforadan, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1909720