164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran hartutako erabakiak honako xedapen hauek ditu, hitzez hitz:

Orkoiengo Udaleko Osoko Bilkurak

ERABAKI DU:

Lehena.–Ordainsarien honako araubide hau ezartzea, urteko zenbateko gordinak hamalau ordainketatan ordaindu beharrekoak direla kontuan hartuta:

Alkate udalburuak 2.940 euro jasoko ditu hilean, alegia, 41.160 euro urtean.

Bigarrena.–Halako ordainsaria jasotzeko honako dedikazio gutxieneko erregimen hau ezartzea:

Alkate udalburua: 36 ordu eta 40 minutu astean, gutxienez, eta fitxaketa pertsonalaren bidez justifikatu beharko ditu, Udalaren gainerako soldatapekoen antzera, baldin eta fitxatzeko urruneko sistema badago.

Hirugarrena.–Alta eskatzea Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrean dedikazio esklusiboko araubidean ari diren udalkide guztientzat. Udalak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari buruzko arauek enpresei beren zerbitzuan ari diren langileekiko ezartzen dizkieten betebehar berberak.

Laugarrena.–Honako bilkura-sari eta konpentsazio-ordain hauek ezartzea:

Esleipena kide anitzetako organoen bilkuretara joateagatik, eurotan emana:

Kide anitzeko organoa

Ordaina bilkuretara joategatik

Osoko Bilkura

100 euro saioko

Informazio batzordeak

100 euro saioko

Tokiko Gobernu Batzarra

150 euro saioko

Konpentsazio horiek jaso ahal izateko, honako baldintza hauek ezartzen dira:

–Bilkuraren denbora osoan egon behar da.

–30 minutu baino gutxiago irauten duten bilkura guztiengatik ohiko dietaren erdia ordainduko da.

–Egun berean bilkura bat baino gehiago eginez gero, bilkura bakarra ordainduko da.

Dietak hiruhilekoa bukatu ostean ordainduko dira.

Bosgarrena.–Nolako garrantzia duen aintzat hartuta, Osoko Bilkuraren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da osorik, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1909449