164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko uztailaren 31n egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 7/2019 aldaketa egiteari buruzko espedientea, kreditu transferentzia bati dagokiona, San Francisco Javier LHIPko komunak zaharberritzeko obren gastuak ordaintzeko (17.684,75 euro).

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoariekin bat etorriz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 7/2019 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1910391