164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

914/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpena zuzentzen baita. Ebazpen haren bidez, “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” teknikoki onetsi zen, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpenaren bidez teknikoki onetsi zen “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektua, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri. Zerrenda ebazpen horren eranskin gisa agertzen zen.

Akats bat atzeman da lurzatien poligonoaren identifikazioan, martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpenaren eranskin gisa agertzen zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren barnean; akats hori “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektuaren 9. eranskinean (“Desjabetzeak eta ukitutako zerbitzuak”) egindako akats baten ondorioz sortu da. Izan ere, 34. poligonoaren ordez, 37. poligonoa aipatu behar zen. Hortaz, bidezkoa da hori zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horrenbestez, adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpena zuzentzea, zeinaren bidez teknikoki onesten baita “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen baita. Horrela, eranskinean, ukitutako hiru lurzatiak 34. poligonokoak direla aipatzen den tokian, 37. poligonokoak direla adierazi behar da.

Zuzendu ondoren, 297/2019 Ebazpenaren eranskinak testu hau izanen du:

ERANSKINA

“A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik sartzeko proiektua (Ebroko Autobia),
93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean (Tutera-Murchante)”

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA

KATASTROKO TITULARRA

LURZATIAREN AZALERA (m²)

OKUPATU BEHARREKO AZALERA (m²)

ALDI BATERAKOA

BEHIN BETIKOA

BATURA

37

23

Laborantzako ureztalurra

Zamora Tantos, Ángel eta beste batzuk

9.843,84

7.793,04

2.050,80

9.843,84

37

25

Laborantzako ureztalurra

Ilundain Gómez, Lorea

988,67

0

988,67

988,67

37

26

Laborantzako ureztalurra

Ilundain Gómez, Lorea

16.786,73

170,90

89,10

260,00

2. Proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean. Epe horretan edonork egin ditzake egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak eta idatziz ekarri egindako huts edo akatsak zuzentzeko behar diren agiriak. Horretarako, proiektua aztergai egonen da Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko bulegoetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko hirugarren solairuan (González Tablas kalea 9, Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari eta Tuterako Udalari.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1910679