164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Leringo Udalak, 2019ko uztailaren 8an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen, besteak beste:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatuari jarraikiz,

ERABAKITZEN DU:

1. Onestea alkateak, dedikazio esklusiboz arituko denak, urtean 33.362,70 euro gordineko ordainsaria jasoko duela, 14 hilekotan ordainduta. Ordainsari hori urtean behin eguneratuko da, funtzionarioen ordainsarietarako onesten diren ehuneko berean.

Alkatea alta ematea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

2. Gainerako udalkideentzat honako zenbateko hauek ezartzea, bilkura-sari gisa:

a) 70 euro osoko bilkura arrunt bakoitzera joateagatik.

b) 50 euro osoko bilkura berezi bakoitzera joateagatik.

c) Batzordeen bilkuretara joateagatik:

–50 euro batzordeburuarentzat.

–35 euro batzordekideentzat.

d) 50 euro, Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik eta Udalaren ordezkari gisa parte hartzen duten mankomunitateen bilkura bakoitzera joateagatik, baldin eta erakunde horiek ordaintzen ez badute.

e) 50 euro, kontratazio mahaiaren bilkura bakoitzera joateagatik.

3. Udalerritik kanporako karguarengatik nork bere ibilgailuz egindako joan-etorriak Nafarroako Gobernuak funtzionarioentzat urtean behin ezartzen dituen prezioan ordainduko dira, baimendutakoak badira eta behar bezala justifikatzen badira.

Ordainsari horiek onesten dira atzeraeraginez 2019ko ekainaren 16tik aurrera.

4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lerinen, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1910336