164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Udalkideen ordainsariak

Legardako Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Ez hitzartzea edo ezartzea inolako ordainsaririk udalkideendako karguan aritzeagatik, dedikazio esklusiboagatik eta dedikazio partzialagatik.

2. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira udalkideentzat: 176 euroko zenbatekoa, osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzeagatik.

3. Zinegotziek karguan aritzean sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izanen dira.

4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Legardako Udalaren egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Legardan, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1910232