164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzea “Musika emanaldiak” kontratua adjudikatzeko

Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu du:

1. Lizarrako Udalak eta “Unión Musical Estellesa-Lizarrako Musika Kultur Elkarteak” (Lizarrako Musika Bandak) sinatu behar duten “Musika emanaldiak 2019-2039 bitarteko aldian” izeneko zerbitzu-kontratu administratiboa lizitatzeko eta adjudikatzeko espedientea onestea.

2. Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrari eskuordetzea kontratua adjudikatzeko eskumena, Lizarrako Musika Bandak adjudikazio-eskaera egin eta Kontuen eta Ogasunaren Batzorde Bereziak eta Kultura eta Jaiei buruzko Informazio Batzordeak dagokion irizpen bateratua eman ondoren, edo Eledunen Batzarrari entzunik, adjudikazio unean, aipatu batzordeak eratu gabe egonez gero edo, edozein ziorengatik, bildu ezin izanen balira.

Lizarran, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1909723