164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udalkideen ordainsariak, dedikazio araubidea eta hautetsien bertaratzea

Castejongo Udalak, 2019ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen talde politikoentzako zuzkidura ekonomikoak, Alkatetzaren dedikazio araubidea eta organo erabakitzaileetara joateagatik udalkideei ordaindu beharreko bilkura-sariak. Hori guztia, kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73. eta 75. artikuluetan ezarritakoa.

Alkate karguaren araubidea:

Dedikazio esklusiboz arituko da, eta 28.444,08 euro gordin jasoko ditu urtean, 14 ordainketatan banatuta.

Organo erabakitzaileetara joateagatik eta, hala badagokio, zinegotzi ordezkariari ordaindu beharreko diru-esleipena:

–90 euro, osoko bilkura bakoitzeko.

–50 euro, batzorde bilkura dagoen egun bakoitzeko.

Talde politikoentzako zuzkidurak ekonomikoak:

–200 euro hilean talde politiko bakoitzari.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritako xedapenei jarraikiz.

Castejonen, 2019ko uztailaren 11n.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1909458