164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Cadreitako Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran berezian, honako erabaki hau hartu zuen,

BESTEAK BESTE:

Lehena.–Udalkideen ordainsariak osoko bilkuretara joateagatik: 90,00 euro.

Bigarrena.–Udalburuaren urteko ordainsari garbia, baldin eta dedikazio esklusibo eta osoa badu: 24.853.08 euro.

Hirugarrena.–Udalkideen konpentsazioak eta dietak honela ordainduko dira:

–60,00 euro udalari eskainitako egun bakoitzarengatik eta jasandako gastu guztiak, faktura aurkeztu ondotik. Hala ere, udal hautetsiak izanik Udala ordezkatzeko deitu dituzten ekitaldietan emandako egunak baztertu eginen dira.

Cadreitan, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1909502