164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udaltzainburuaren ordainsaria

Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2019ko uztailaren 1ean egin zen izendapena, eta ordura arte atzeraeraginezko ondorioak izanen dituzten honako ordainsari hauek onesten dira:

–Urtean, 53.890,34 euroko oinarrizko soldata gordina, 14 ordainketatan ematekoa. Ordainsari horiek aurreko urtean Nafarroan izandako KPIaren arabera eguneratuko dira.

–Aipatu ordainsarian honako hauek daude sartuta: graduari eta C mailako soldatari dagozkion zenbatekoa eta antzinatasuneko saria eta familia laguntza. Pertsonak bosturteko edo gradua bete edo haren familia egoera aldatu ahala eguneratu eginen dira aipatu ordainsariak. Horrez gain, Nafarroako administrazio publikoen funtzionarioentzat zer igoera onesten duten, horren arabera ere eguneratuko dira aipatu ordainsariak.

–Langileak oporrak hartu beharko ditu, eta oporraldia ezin izanen da ordainsari ekonomikoarekin trukatu.

–Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak ordaindu eginen dira.

–Alkatetzaren ebazpenaren bidez arautuko da behin-behinekoz diharduten langile horien araubide juridikoa.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta espedientean txertatzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko uztailaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L1910311