164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordainsariak, dedikazio esklusiborik gabeko udalkideenak

Udal honek, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–Onestea, udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara eta udaleko bestelako organoen gainontzeko bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko zenbatekoak, dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten kideentzat.

–Osoko Bilkura: 250 euro; 3.000 euroko urteko muga egonen da zinegotziko. Ez da ordainsaririk jasoko hauteskunde-mahaien zozketa, adierazpen instituzionalak edo aurreko akta baten onespena eguneko puntu bakartzat duten bilkuretara joategatik.

–Tokiko Gobernu Batzarra: 75 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 3.900 euro urtean.

–Informazio batzordeak: 150 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 3.600 euro urtean.

Diru-kopuru horiek hileko 12 kuotetan ordainduko dira, justifikatutako asistentzien arabera.

Diru-kopuru guztiek PFEZaren %2ko gutxieneko atxikipena izanen dute, udalkideak atxikipen handiagoa egiteko eskatu ezean.

Udalkideen ordainsari gisa urte edo ekitaldi ekonomiko bakoitzean jaso beharreko gehieneko mugak proportzionalki murriztuko dira, aldia ez badator bat urte naturalarekin.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, orok jakin dezan,Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoarekin betetzeko.

3.–Erabaki honen berri Alkatetzari, udal taldeei, Kontu-hartzailetzari eta giza baliabideen alorrari ematea, eta espedientean eranstea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko uztailaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L1910310