164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107/2019 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Valtierran goi tentsioko instalazio elektriko bat egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dituena.

2019ko apirilaren 25ean, Francisco Javier Berazaluce Minondo jaunak, Renovables de la Ribera SL ordezkatuz, instalazio elektriko honetarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen:

–Espedientea: SAT10857.

–Instalazioaren xedea: energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak garraio sareari konektatzea.

–Kokapena: 8. poligonoko 652. lurzatia, Valtierrako udal-mugartea.

–Instalazioaren ezaugarriak: “Valtierra Renovables” transformazioko azpiestazio elektrikoa, 66/30 kV, 125 MVA. Honako sistema hauek osatuko dute azpiestazioa:

  • Aterpez kanpoko 66/30 kV-ko sistema. Posizio bakarra izanen du, hiru zatitan banatua: 66 kV-eko lineako posizio bat, 66/30 kV-eko potentzia-transformadore bat, eta 30 kV-eko posizio bat.
  • Zerbitzu lagungarrien sistema.
  • Kontrol eta babes sistema (bigarren mailako ekipoak).

–Aurrekontua: 3.644.488,14 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Renovables de la Ribera SLren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratu baitzen 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean.

2019ko maiatzaren 29an, Valtierrako Udalak komunikazio bat igorri zuen, non azaltzen baitzen aldeko txostena ematen zitzaiola “Valtierra Renovables” transformazioko azpiestazioa eraikitzeari.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, bidezkoa da eskatutakoa onartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Renovables de la Ribera SLri aurretiazko administrazio baimena ematea aipatu instalaziorako.

2. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

5. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

6. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau Renovables de la Ribera SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Valtierrako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1910421