164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkateordearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udal honek, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–Ander Carrascón Erice zinegotziari dedikazio partzialeko araubidea onartzea (%60koa), udaleko kudeaketak egiteko, eta onestea ondotik azaltzen diren ordainsariak eta gizarte segurantzako alta, 2019ko uztailaren 1etik atzeraegineko ondorioak izanik.

–15.425,06 euroko urteko ordainsari gordina finkatzea, hamalau pagatan ordaintzekoa, dagokion aurrekontu partidaren kontura, udal aurrekontuari jarraikiz. Ordainsari hau 2019ko uztailaren 1etik aurrerako atzeraegineko ondorioekin ordainduko da, alkatetzaren 587/2019 Ebazpenarekin bat etorriz (haren bidez alkateorde izendatzen da). Ordainsari hauek Nafarroako aurreko urteko abenduko KPIaren arabera eguneratuko dira.

–Gizarte Segurantzari dagozkion kotizazioak ordainduko zaizkio, eta pertsona altan emanen da.

–Langileriaren oporrak hartuak izan beharko dira, ezinen baitira ordainketaz ordeztu.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

3.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko uztailaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L1910309