164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–Ana María Góngora Urzaiz alkateari jardunaldi osoko araubidea onartzea, dedikazio esklusiboan, Udaleko kudeaketak egiteko, eta onestea jarraian ematen diren ordainsariak eta gizarte segurantzako alta, 2019ko uztailaren 26tik antzinako ondorioekin.

–40.398,71 euroko urteko oinarrizko soldata, hamalau pagatan ordaintzekoa, dagokion udal aurrekontuko partidaren kontura. Ordainsari hauek eguneratuko dira, Nafarroako aurreko urteko abenduko KPIaren arabera.

–Aurreko ordainsarian sartuta dago mailari dagokion zenbatekoa, C mailako soldataren gainekoa, antzinatasuneko sariarena eta familia laguntzarena. Ordainsari hauek eguneratuko dira, pertsonak bosturtekoak eta graduak betetzen dituen heinean, edo bere familia egoera aldatzen bada. Era berean, Nafarroako administrazio publikoko langile funtzionarioendako gehitzeen arabera eguneratuko dira.

–Oporrak bete beharko ditu, nahitaez, ezin baita haien ordez ordainsaririk jaso.

–Gizarte Segurantzari dagozkion kotizazioak ordainduko dira.

–Erabaki honek 2019ko uztailaren 26an hartuko du indarra.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

3.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko uztailaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L1910308