164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Alkatea, arrazoi pertsonalak direla eta, herritik kanpo izanen denez abuztuaren 7tik 18ra arte, biak barne, eta beraz, beharrezkoa denez neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko,

EBAZTEN DUT:

1. Udalbatzako alkateorde Asier Yabar Urzainquiren esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz, herriko alkatea udalerritik kanpo izanen baita abuztuaren 7tik 18ra arte, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta honen berri ematea Burgiko Udalari, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran.

Burgin, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1910434