164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Alkateordeen izendapena

Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 21ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. Artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, Alkatetza honek, bere eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Pablo Labiano Jauregui lehen alkateorde izendatzea, eta Demetrio Ibañez Santesteban bigarren alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak ezartzen du zer kasutan beteko dituzten alkateordeek alkatearen eginkizunak. Zer hurrenkeratan izendatu dituzten, horren arabera beteko dituzte eginkizun horiek.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1910571