164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udalak, osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu duela 2019ko uztailaren 2an:

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa, Udalbatzak

ERABAKI DU:

Lehena.–Raúl Maiza González alkateari dedikazio esklusiboko araubidea onartzea, udaleko kudeaketak egiteko. Alkatearendako 31.900 euroko ordainsari gordina onestea, 14 pagatan banatu beharrekoa. Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2019ko ekainaren 15etik aitzina.

Zenbateko hau urtero eguneratuko da, Berriozarko Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.–Mikel Etxeberria Agirre zinegotziari dedikazio esklusiboko araubidea onartzea, udaleko kudeaketak egiteko. Zinegotzi horrendako 27.606 euroko urteko ordainsari gordina onestea. Gizarte Segurantzan alta ematea 2019ko uztailaren 3ko datarekin, egun horretantxe hasiko baita ordainsariak kobratzen.

Zenbateko hau urtero eguneratuko da, Berriozarko Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–María Carmen Nadales Ramírez zinegotziari dedikazio partzialeko araubidea onartzea, udaleko kudeaketak egiteko; astean lau orduko dedikazioa izanen du gutxienez. Zinegotzi horrendako 3.736 euroko urteko ordainsari gordina onestea. Gizarte Segurantzan alta ematea 2019ko uztailaren 3ko datarekin, egun horretantxe hasiko baita ordainsariak kobratzen.

Laugarrena.–Udaleko talde politikoei diru zuzkidura banatzeko irizpideak onestea, legegintzaldi honetarako. Hona hemen:

a) Talde politikoen ordezkaritza gastuak

Kopuru finkoa: 60,00 euro hilean, talde politiko bakoitzeko.

Kopuru aldakorra: 50,00 euro hilean, zinegotzi bakoitzeko.

b) Udaleko talde politikoek aurreko paragrafoan aipatutako diruaren berariazko kontabilitatea eraman beharko dute, eta Udalaren Osoko Bilkuraren eskura jarri, organo horrek horixe eskatuz gero.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bozketaren xehetasuna.

Bozketa bakarra. Emaitza: bertaratutako kideen gehiengo soilaz onesten da”.

Berriozarren, 2019ko uztailaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1910231