164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udalkideen ordainsariak

Berriobeitiko Udalak, 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatuari jarraikiz,

Erabakitzen da honako ordainsari hauek ezartzea udalkideentzat:

Udalbatzaren bilkura-sariak:

Osoko bilkura arruntetara joategatik: 175 euro/saioa.

Osoko bilkura berezietara joategatik: 100 euro/saioa.

Informazio batzordeen bilkuretara joateagatik: 100 euro/saioa.

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik: 100 euro/saioa.

Kontratazio mahaien bilkuretara joateagatik: 50 euro/saioa.

Zinegotzi bakoitzak, gehienez, 400 euro jasotzen ahalko du hilean Udalbatzaren eta informazio-batzordeen bilkuretara joategatik.

Aipatu kalte-ordainak emanen dira bilkura bakoitzak zenbat iraun duen kontuan hartu gabe.

Kalte-ordainaren kopurua 0,32 euro/kilometrokoa izanen da.

Bilkuretara joateagatik dagokion organoaren kideak direnek bakarrik kobratzen ahalko dute bilkura-saria. Haiek joan ezean, titularrek izendatzen dituzten talde politiko bereko zinegotziek kobratzen ahalko dute.

Udal talde politikoentzako zuzkidura ekonomikoak.

Proposamena: 50 euro hilean, talde politiko bakoitzeko.

PFEZari eta bestelako kontuei dagokienez, legezko araudiari jarraituko zaio.

Berriobeitin, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1910227