164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Aiegiko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren xedapenak:

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluak udalkideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa ikusirik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Kontuan hartuta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako udalbatzek diru-kopuruak kontsignatzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak eta kalte-ordainak emateko.

Abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legea azterturik, 13. artikuluan honako hau ezartzen duena: kargua betetzeagatik udalkideei ordainsariak ematen dizkieten Nafarroako udalentzako konpentsazio ekonomikoen sistema.

Hori guztia aintzat hartuta, Udalbatzak

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Alkatetzak bere kargua dedikazio esklusiboz beteko duela ezartzea, eta 2.100 euro garbiko ordainsaria jasoko duela. Ohartaraztea ordainsari hori eta administrazio publikoek eta haien menpeko erakunde edota enpresen aurrekontuen konturako beste zeinahi ordainsari bateraezinak direla. Horrez gain, ordainsari hori jasotzea eta beste jarduera batzuk egitea bateraezinak dira. Hori guztia, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasun-egoerei buruzko Legeak ezartzen duen moduan.

Bigarrena.–Gainerako udalkideek 120 euro jasoko dituzte osoko bilkuretara joateagatik eta 100 euro, Informazio batzordeen eta Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aiegin, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1910436