164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTITZ

Usategiak enkante publikoan

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 11 usategi, 10.etik 20.era bitartekoak, biak barne, errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2019ko denboraldian, NA-10124 matrikulako ehiza barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.

Heldu den irailaren 7an eginen da enkantea, arratsaldeko ordu batean, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 14an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetzan.

Astitzen (Larraun), 2019ko uztailaren 29an.–Kontzejuko burua, Mikel Bidegain.

Iragarkiaren kodea: L1910235