164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Udalkideen ordainsariak

Artaxoako Udalak, 2019ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau onetsi zuen: 100 euroko bilkura-dieta zinegotzientzat eta 200 eurokoa alkatearentzat osoko bilkura arrunt nahiz berezi bakoitzeko, harik eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren zenbatekora heltzeko. Lehendabizi, osoko bilkura arruntak zenbatuko dira eta, ondoren, bilkura bereziak. Aipatu bilkura-dietek 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen dituzte ondorioak, eta legegintzaldiaren amaiera arte luzatuko dira. Dieta horiei PFEZa kenduko zaie, eta bi seihileko ordainketatan emanen dira.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1910386