164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Foru Komunitateko zenbait udalerritan udaltzain eta udal agente izateko lanpostu batzuk betetzeko deialdiko prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka. Deialdia Barneko zuzendari nagusiak abuztuaren 29an emandako 222/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2014ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa).

Barneko zuzendari nagusiak 222/2014 Ebazpena eman zuen abuztuaren 29an, zenbait udalerritan udaltzain eta udal agente izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onesteko. Alfredo Unanua Echávarri jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei aipatu errekurtsoa jarri dela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, solairuartea, Iruña).

Iruñean, 2019ko abuztuaren 13an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1910731