163. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkatetzaren eskuordetzea herritik kanpo egoteagatik

2019ko abuztuaren 17tik 21era herritik kanpo izanen naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa) eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. 2019ko abuztuaren 17tik 21era Maider Arrieta Tapia Udaleko lehen alkateordea ariko da nire ordez alkate gisa dagozkidan eginkizunetan.

2. Ordezkapenak iraupen mugatua izanen du, ni itzultzen naizenean bukatuko baita, hau da, 2019ko abuztuaren 22an.

3. Ebazpen honen berri ematea lehen alkateordeari.

4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lesakan, 2019ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1910851