163. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Familia-langile (D maila) lanpostua. Izendapen proposamena

Familia-langile (D maila) aritzeko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritako hautaprobak amaitu dira. Etxeko Laguntza Zerbitzuan aritzekoak dira lanpostu horiek, plantilla organikoan 0514D10806, 0514D10807 eta 0514D10808 kodeak dituzte, eta Tuterako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrari atxikita daude. Lanpostu horietariko bat txanda irekiaren bidez betetzekoa da eta beste biak, igoera txandaz.

Aipatu deialdia 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an. Deialdiko 7. oinarrian ezarritakoa betez, kalifikazio epaimahaiak bere izendapen proposamena jakinarazi dio Alkatetzari, puntuaziorik altuena erdietsi duten izangaien alde: Ana Gema García Gabas, Ana María Jiménez Cacho eta Sara García Andrés. Lehendabizikoa txanda irekian aurkeztu da, eta gainerako biak, igoera txandan. Aurkeztu diren txandan gainditu dutenetatik, haiek dira puntuaziorik altuena lortu dutenak.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea daukate, argitalpen honetatik aurrera, Tuterako Udalaren bulegoetan deialdiko 7.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2019ko abuztuaren 7an.–Jarduneko alkatea, Anichu Aguera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1910589