162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

70C/2019 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tradisa Greenparc SL enpresaren Iruñeko lantokiko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Tradisa Greenparc SL enpresaren Iruñeko zentroaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100061012012), erregistro honetan sartu zena 2019ko maiatzaren 6an, enpresaren eta sindikatuen orezkariek 2019ko urtarrilaren 31n sinatua eta 2019ko ekainaren 18an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 12an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tradisa Greenparc SL Enpresaren Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909590