162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

66C/2019 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren Olaztiko fabrikarako eta Iruñeko bulegorako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren Olaztiko fabrikarako eta Iruñeko bulegorako hitzarmen kolektiboko (kode zenbakia: 31001202011989) batzorde paritarioaren akordioaren testua, erregistro honetan 2019ko ekainaren 6an sartu zena eta 2019ko maiatzaren 22an sinatu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuek eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak ezartzen dutenarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren Olaztiko fabrikarako eta Iruñeko bulegorako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909588