162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Pertsona edo entitate interesdunen epatzea,
19-01080 gora jotzeko errekurtsoan

Jasorik Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia, 2019ko maiatzaren 20koa, Sergio-Santiago Uría Borregok “Federación de empleadas y empleados de los servicios públicos, integrada en la Unión General de Trabajadores (FeSP-UGT)”-en izenean egindako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa (19-01080 zenbakiduna). Errekurtsoa Zizur Nagusiko Udalak 2019. urterako plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurkakoa da, urte bereko apirilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari buruzkoa, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdun gisa ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10era.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1910416